Trafikoa
Normaltasuna nagusi EAEko errepideetan, goizean Armiñonen auto-ilarak izan ostean
EITB Media
Zirkulazio-dentsitateak sei kilometroko ilarak eragin ditu puntu horretan. Irteera-itzulera operazioak trafiko-dentsitate handia eragin du goiz osoan. Errepidera atera aurretik, trafikoaren egoera kontsultatzeko gomendatu du Jaurlaritzak.
Konpondu dira dagoeneko A-1 autobiaren eta AP-1 autobidearen arteko lotunean, Armiñonen, Burgoserako noranzkoan, trafikoari eragin dioten zirkulazio-arazoak, goizeko lehen orduan sei kilometroko auto-ilarak sortu ostean.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, irteera-itzulera operazioak trafiko-dentsitate handia eta auto-ilarak eragin ditu goiz osoan A-1 autobiaren eta AP-1 autobidearen arteko lotunean, Armiñonen.
Gainera, A-1 errepidean, Abetxuku inguruan, Burgoserako noranzkoan, bi autoren arteko istripu batek auto-ilarak eragin ditu, erreietako bat itxi behar izan baitute.
Bestalde, eguneko lehen orduetan, auto-ilarak izan dira Irunen (Gipuzkoa), AP-8 autobideko ordainlekuan, Bilborako noranzkoan, eta Zarautzen, AP-8ko ordainlekuan.
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak egindako aurreikuspenaren arabera, asteburu honetan espero dira joan-etorri gehien Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan. Izan ere, oporrak abuztuan hartuko dituztenak eta uztailean hartu dituztenak elkartuko dira.
Errepidera atera aurretik, Jaurlaritzak gomendatu du trafikoaren egoera kontsultatzeko bide hauetako bat erabiliz: 011 telefono zenbakia, www.trafikoa.euskadi.eus webgunea, TrafikoaEJGV aplikazioa edo X sare sozialeko @TrafikoaEJGV kontua.