Itxi

Donostia

Astelehenean ekingo diete berriro Igeldoko kala batean desagertutako gizona bilatzeko lanei

EITB Media

Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, larunbat arratsaldeko seiak eta laurden aldera desagertu zen, itsasora salto egin ondoren, eta handik gutxira hasi zituzten hura bilatzeko lanak.

Igeldoko (Donostia) Tximistarri kalako uretan desagertutako gizonezkoa bilatzeko operatiboa bertan behera utzi dute 18:00etan, eta astelehen goizean berrekingo diete hura bilatzeko lanei.

Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, larunbat arratsaldeko seiak eta laurden aldera desagertu zen gizonezkoa, eta handik gutxira hasi zituzten hura bilatzeko lanak. Gauean bertan behera utzi zituzten, argirik gabe ez zelako ezer ikusten, eta gaur goizeko lehen orduan ekin diete berriro desagertua bilatzeko lanei.

18:00ak aldera, larrialdi zerbitzuek bertan behera utzi dituzte lan horiek gaurkoz, eta bihar, astelehena, berriro ekingo diote bilaketari.