Itxi

ABISU HORIA

36-38 gradurainoko tenperaturak espero dira larunbaterako Arabar Errioxan eta Nafarroako Erriberan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Euskalmeten arabera, temperaturek nabarmen egingo dute gora larunbatean Euskal Herri osoan, eta bereziki, barnealdean.

Bastida, artxiboko irudi batean. Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana

Beste bero sapa bat iristear da Euskal Herrira. 36 eta 38 gradurainoko tenperaturak aurreikusita daude larunbaterako, batez ere, barrualdean. Hala, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du etzidamu, tenperatura altuengatik.

Euskalmet Euskal Metereologia Agentziaren arabera, bero handia egingo du larunbatean. Tenperatura asko igoko da barnealde osoan, eta igoera apalagoa izango da kostaldean eta Kantauri isurialdean. Araban, oro har, maximoak 35 ºC ingurukoak izango dira, edo hortik gorakoak, Arabar Errioxan. Bizkaian eta Gipuzkoan 31 ºC-ko tenperaturak espero dira barrualdean, eta 27 ºC-koak kostaldean. Hego haizea ibiliko da eta arratsaldean brisa altxatuko da.

Bestalde, Nafarroan jada gaurtik ari da eguzkia gogor jotzen lurralde ia osoan. Aemetek goizetik ezarrita du abisu horia Foru Erkidegoan, eta asteburu osoan egongo da indarrean. 36 eta 38 gradu arteko tenperaturak espero dira Erriberan.