Krimena Bocas del Toron
Eneritz Argintxonaren heriotzagatik Panaman atxilotutako bigarren pertsona espetxera bidali dute
Agentziak | EITB Media
Marissa Caballero hilketa eta feminizidioen fiskalak bertako komunikabideei jakinarazi dienez, Carenero uhartean, Bocas del Toro probintzian, gertatutako krimenaren ikerketak "jarraitu egin behar du biak zigortzea lortzeko".
Eneritz Argintxona bizkaitarra hiltzea egotzita Panaman atxilotutako bigarren lagunari behin-behineko espetxealdia ezarri diote, lapurreta eta hilketa delituaren konplize izatea egotzita.
Marissa Caballero hilketa eta feminizidioen fiskalak bertako komunikabideei jakinarazi dienez, Carenero uhartean, Bocas del Toro probintzian, gertatutako krimenaren ikerketak "jarraitu egin behar du biak zigortzea lortzeko".
Bi susmagarriak (39 urtekoa bata eta 20 urtekoa bestea) Isla Carenero uhartean atxilotu zituzten, uztailaren 26an bizkaitarraren gorpua aurkitu ondoren, Panamako Bocas del Toro probintziako Colon uhartean. Autopsiaren arabera, traumatismo kraneoentzefaliko baten ondorioz hil zen.
Lehenengo atxilotuak ostegun goizean deklaratu zuen, eta, ondoren, epaileak behin-behineko espetxeratzea agindu zuen. Leporatzen zaizkion delituak feminizidioa eta lapurreta dira.
Ordu batzuk geroago, bigarren atxilotuari ere behin-behineko espetxealdia ezarri diote, epailearen aurrean deklaratu ondoren, lapurreta eta feminizidio delituen konplize izatea leporatuta.