Itxi

Istripua

Fiteroko Rallyko istripuan zauritutakoen egoerak hobera egin du

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Ospitalean jarraitzen dute ezbeharrean zauritutako 18 lagunetatik 4k, denak ere adingabeak. Larrien lau urteko ume bat dago, helikopteroz eraman behar izan zutena.

18 lagun zauritu ziren istripuan. Argazkia: Foruzaingoa

Fiteroko rallyan ibilgailu batek harrapatuta zauritutako pertsonen pronostikoak hobera egin du, Nafarroako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten lau adingabeen egoera "bilakaera ona izaten ari da eta egonkor daude". Tuterako ospitalean dauden bi helduei dagokienez, igandean eman zieten sendagiria.

Rallyan izandako harrapaketaren arrazoiak argitzeko lanean ari da Nafarroako Foruzaingoa. XIV. Fitero Hiria Rallyan parte hartzen ari zen ibilgailu bat errepidetik atera zen eta hainbat lagun harrapatu zituen. 18 ikusle zauritu ziren.

Atestatuen taldeko agenteak ari dira ikerketa egiten, eta istripuan inplikatutakoen eta lekukoen azalpenak jaso dituzte. Horrez gain, lasterketaren antolatzaileek jarraitutako segurtasun-prozedurak eta protokoloak berrikusten eta aztertzen ari dira.

Istripuan 18 pertsona zauritu ziren, eta Tuterako eta Iruñeko ospitaleetara eraman zituzten, polikontusioak edota politraumatismoak baitzituzten. Lau urteko ume bat dago larrien. Helikoptero medikalizatu batean eraman behar izan zuten erietxera.