Itxi

EGURALDIA

Heldu da enbata eta, horrekin batera, tenperaturek behera egin dute

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zehazki, Galean 39 ºC-tik 31 ºC-ra jaitsi da tenperatura 10 minutuan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Igandeko bero-bolada bortitzaren ostean, enbata sartu da Bizkaiko kostaldetik eta tenperaturak behera egiten ari dira. Zehazki, Galean 39 ºC-tik 31 ºC-ra jaitsi da tenperatura 10 minutuan.

Haizeak mendebal ipar-mendebaldera egin du Galean, 63 km/h-ko boladarekin, eta Bizkaitik hedatuko da Hego Euskal Herri osora.

Enbata Bilbora ere heldu da jada. Zorrotza izan da 60 km/h-ko haize-bola eta tenperaturen jaitsierak nabaritu duen lehenengo auzoa. Tenperaturek, hain zuzen, 40 ºC-tik, 36 ºC-ra jaitsi dira lehenengo ordubetean.

Astelehenean, berriz, tenperaturak nabarmen egingo du behera, 20 ºC inguruan mantenduko da Hego Euskal Herrian. Hala eta guztiz ere, beroagatik ezarritako abisu horiak indarrean jarraituko du egun osoan zehar.

Gainera, arratsalderako, asteko lehen zaparradak espero dira ere.

Albisteak (1)

Bideoak (1)