Aste Nagusia
15 pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiaren bigarren egunean
EITB Media
Bilboko alkateak egindako lehen balantzearen arabera, ez da sexu erasorik izan. Atxiloketak ebasketengatik, indarkeriaz egindako lapurretengatik eta genero indarkeria delituengatik egin dira.
Atzo 15 pertsona atxilotu zituzten Bilbon, Aste Nagusiaren bigarren egunean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur goizean egin duen lehen balantzearen arabera.
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, ebasketagatik, indarkeriaz egindako lapurretagatik eta genero indarkeria delituengatik egin dira atxiloketak.
Halaber, aurreratu du "zaurituren bat" izan dela, baina oro har ez dela delitu larririk izan.
Bestalde, zenbait txosnatan azaldu diren bere karikaturak direla eta, minduta azaldu da Bilboko alkatea. Horren ustez, "batzuk kritikatik haratago doaz eta irainak dira", eta errespetua eskatu du.