HILKETA
Toledon 11 urteko haur bat hiltzeagatik atxilotutako gazteak onartu egin du mutila hil zuela
EITB MEDIA
20 urteko ustezko hiltzaileak gaineratu du ezin izan zuela bere burua kontrolatu, eta hilketa "beste pertsona batek egin izan balu bezala" sentitu zuela. Familiak azaldu duenez, gazteak % 70eko ezgaitasun intelektuala du.
Toledon 11 urteko haur bat hiltzeagatik atxilotutako gazteak aitortu egin du berak hil zuela haurra. 20 urteko ustezko hiltzaileak gaineratu du ezin izan zuela bere burua kontrolatu, eta hilketa "beste pertsona batek egin izan balu bezala" sentitu zuela. Familiak azaldu duenez, gazteak % 70eko ezgaitasun intelektuala du.
Bestalde, Guardia Zibilak Toledoko haurra hiltzeko erabili zen armaren bila jarraitzen du. Ikerketa sekretupean dago.
Ustezko hiltzailea atzo arratsaldean atxilotu zuten Toledoko Mojeconeko herrian, eta Toledoko Guardia Zibilaren komandantzian igaro du gaua.
Gaztea aitaren etxean atxilotu zuten, Mocejonen. Amarekin bizi da Madrilen, baina Toledoko herri horretan zegoen uda igarotzen. Aitaren eta amonaren etxeak ere miatu ditu Guardia zibilak frogen bila
Ustezko erasotzaileak hamar labankada eman zizkion 11 urteko haurrari, lagunekin futbolean jolasten ari zela.