Itxi

PAREKOTASUN LEGEA

Jagoba Luengas, abokatu laboralista: "Enpresaren batek zirrikitua baliatu dezake kaleratzeak proposatzeko"

EITB Media

Leer en Castellano

Abokatu laboralistaren esanetan, senideak zaintzeko baimena edota ordutegia moldatzea eskatzen duten langileak babesik gabe uzten dituen aldaketa "errata" bat izan da. Kaleratzea epaitegietan salatuz gero, epaileak kaleratzea deuseza dela ebatzi dezakeela uste du, epailearen arabera.

Joseba Luengas abokatu laboralista, artxiboko irudi batean. EITB Media

Parekotasun Legea indarrean sartu da, baimenak eta zaintzarako lanaldia egokitzea eskatzen duten langileak babesik gabe uzten dituen akats batekin. Jagoba Luengas, abokatu laboralistaren arabera, arazoa sortuko da enpresaren batek legearen "zirrikitua" baliatzen badu kaleratzeak proposatzeko.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan abokatu laboralistak azaldu duenez, justiziak kaleratzea deuseza dela ebatzi dezake, epailearen arabera. Edozein kasutan, onartu du zaintzagatik baimena edo lanaldia egokitzea eskatzen dutenak legez ez babesteak aukerak murrizten dituela. Legean jasoz gero, "automatikoa litzateke".

Espainiako gobernuak erreforma idaztearen egindakoa "errata" bat izan dela uste du, eta ez du uste urrira edo azarora arte konponduko dutenik.