Garraio publikoa
Irun eta Donostia arteko tren zerbitzua berrezarri du Renfek
EITB Media
Etorkizunean ere, AHTaren obrek irauten duten bitartean, mozketa gehiago izango direla aurreikusten da, eta ibilbide horretan garraioa autobusez eskainiko dute.
Astelehen honetan, abuztuaren 26an, Irun eta Donostia arteko tren-zerbitzuari ekin dio berriro Renfek, Abiadura Handiko Trenaren obren ondorioz 24 egunez etenda egon ostean.
Trenen joan-etorria eteteari esker, AHTaren obrek aurrera egin ahal izan dute, batez ere Loiolako eta Errenteriako Kaputxino inguruko tuneletan. Dena den, etorkizunean mozketa gehiago egitea ere aurreikusten da: asteburu bat irailean eta datorren urteko abuztuan.
Egunotan zehar, Renfek errepide bidezko zerbitzu alternatiboak eman ditu aldiriko zein distantzia ertain eta luzeko bidaiarientzat, trenen ordutegi eta maiztasun berdinetan.