gertakariak
Adin txikiko bat larri dago ZIUan, Gasteizko Arana klinka zaharreko teilatutik behera erorita
eitb media
Zauritua gazte talde batekin zegoen ezbeharraren unean eta hamar edo hamaika metroko altueratik jausi zen oraingoz argitu ez diren arrazoiengatik.
Adin txikiko neska bat larri dago ingresatuta Gasteizko Txagorritxu Ospitaleko ZIUan, bart, Arana klinika zaharreko teilatutik behera erorita.
Dirudienez, gaztetxoa lagun-talde batekin zegoen ezbeharraren lekuan, eta gaueko hamarrak aldera klinikako teilatutik jausi zen hamar edo hamaika metroko altueratik.
Arana klinika zaharra errefuxiatuentzat aterpetxe bihurtzeko eraberritze-lanetan dago egun.
Ertzaintza eta zerbitzu medikuak bertaratu zirenean, larri zaurituta aurkitu zuten gaztetxoa eta, hori dela eta, Txagorritxuko ospitalera eraman zuten.
Ertzaintzak ikerketa abian dauka ezbeharraren zergatia eta nondik norakoak argitzeko.