trafiko istripuak
Istripu batetik ihes egin ostean bihotzeko bat izan zuen gidari baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza
agentziak | eitb media
Gizonak trafiko-istripua izan zuen Irunen eta ihes egiten saiatu zen. Bertaratutako ertzainekin liskarra izan ostean bihotzekoak eman zion eta hospitalera eraman zuten. Bertan hil da.
Ertzaintzaren Barne Arazoetako unitatea Irunen istripu bat izan zuen, ihes egiten saiatu zen eta ertzainei eraso egin zien gidari baten heriotza ikertzen ari da. Gizonari bihotzekoak eman zion ertzainekin liskarrean aritu ostean.
Gertakaria atzo, asteazkena, 20:00etan izan zen, GI-636 errepidean, Irunen (Gipuzkoa). Auto bateen eta motor batean arteko istripu bat izan zen, eta motorzalea zauritu zen. Zauritua Bidasoako ospitalera eraman zuten, eta autoaren gidaria, berriz, ihes egiten saiatu zen.
Segurtasun Sailaren arabera, gidaria "oso aztoratuta zegoen", oinezko batzuei mehatxu egin zien eta "ertzainei eraso egin zien gelidarazten saiatu zirenean". Une horretan, gidariari "bihotzeko batek eman zion", eta lekuan bertan suspertu zuten osasun-langileek.
Gizona egonkortu zutenean, Donostia Ospitalera eraman zuten, eta bertan hil zen.
Ertzaintzak "berehala" jarri du ikerteta martxan istripuaren nondik-norakoak argitzeko, baita Barne Arazoetarako irekitako ikerketa ere, zeina Kontrol eta Gardentasun Batzordeari jakinarazi zaion.