Istripua
Bi pertsona hil dira motor eta auto baten artean Dulantzin izan den istripuan
EITB Media
Motor eta auto baten artean izan da istripua eta motorrean zihoazen bi pertsonak hil dira. Autoko gidaria, berriz, Txagorritxuko ospitalera eraman dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bi pertsona hil dira Dulantzin (Araba), motor baten eta auto baten artean izandako istripuan. Hildako bi pertsonak motorrean zihoazen. Autoko gidaria, berriz, Txagorritxuko ospitalera eraman dute.
Istripua A-132 errepidean gertatu da, Arabako udalerri horren parean. Ikertzen ari diren arrazoiengatik, motor batek eta auto batek talka egin dute. Ertzaintza, suhiltzaileak eta larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira, eta motorzaleen heriotza egiaztatu dute.
Ezbeharraren ostean, bidea guztiz itxi du Ertzaintzak, baina 13:45erako, errei bat zabaldu du Gasteizko noranzkoan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharraren arrazoiak zehazteko.