Itxi

Eguraldia

Noizbehinkako zaparradak eta eguraldi egonkorragoa igande honetatik aurrera

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Goizaldean, bero-hodeiak agertuko dira oraindik, eta tarteka zaparradak bota ditzake, batez ere ipar-ekialdean. Eguerditik aurrera ez du euririk egingo Euskal Herriko toki gehienetan.

Ostadarra Mañarian. Argazkia: Marivi Gonzalez de Audicana Velar

Larunbat arratsaldetik gauera indarrean egon da Euskal Herrian euri erauntsiengatik ezarritako alerta laranja eta amaitu ostean, barealdia dator.

Igande honetan eguraldia ez da hain nahasia izango. Goizaldean bero-hodeiak agertuko dira oraindik eta zaparrada batzuk bota ditzake, batez ere ipar-ekialdean. Eguerditik aurrera, zerua tarteka hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin, eta noizbehinka zaparrada txikiak bota ditzakeen arren ateri eutsiko dio leku gehienetan. Ipar-haizea nagusituko da, tenperatura maximoek behera egingo dute eta 24 eta 26 ºC artekoak izango dira orokorrean.

Astelehenaren lehenengo partean zerua tarteka hodeitsu egongo da; mendebaldean hodeiak izango dira nagusi, ekialdean zerua garbiago egongo da. Eguerditik aurrera hodeiak gailenduko dira eta egunaren bigarren partean zaparrada trumoitsu batzuk botako ditu. Goizetik aurrera ipar-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak bizpahiru gradu jaitsiko dira.

Asteartean ekaitz giroak jarraituko du, eta asteazkenean tenperaturak gora egingo badu ere, bide beretik jarraituko du eguraldiak.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.