Gertakaria
Droneekin eta oinez berrekin diete Soriako laku batean desagertutako nafarraren bilaketa-lanei
agentziak | eitb media
Gorpua uraren gainera aterako den esperantza dute, eta bestela, astelehenean sartuko dira berriro ur azpian.
Guardia Zibilak gaur berrekin die Soriako Cuerda del Pozo lakuko Pita hondartzaren inguruan bainua hartzen ari zela desagertu zen gazte nafarra bilatzeko lanei.
Espainiako Gobernuak Sorian duen Azpiordezkaritzak azaldu duenez, droneak, Sepronaren ontzia eta oinezko patruilak erabiltzen ari dira, eta asteburu osoan arituko dira horrela.
Ur azpiko espezialistak bost egun bila aritu ostean, airetik eta oinez ekin diote lanari, gorpua agian ur gainean agertuko delakoan.
Asteburuan topatzen ez badute, berriro sartuko dira ur azpian gorpua bilatzeko.
Desagertua 25 urteko gizonezkoa da. Uretan sartu zen bainua hartzera 24 urteko emakumezko batekin batera. Emakumeak ez omen zekien igeri egiten, eta ezin izan zuen erreskatatu.