Itxi

Trafikoa

Ireki dituzte N-1eko lau erreiak Andoainen, lanak amaituta

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

"Gipuzkoan trafiko astun eta berezi gehien duen puntuetako bat da, eta ezinbestekoa zen guztiz konpontzea", adierazi du Aldundiak.

N-1 Andoainen. Argazkia: EITB

Gipuzkoako Foru Aldundiak berriro ireki ditu N-1eko lau erreiak Sorabillan, Andoainen (Gipuzkoa), Irungo noranzkoan zubiaren egituran konponketa lanak amaitu ostean.

Felix Urkola Gipuzkoako Bide Azpiegituren eta Lurralde Estrategiaren diputatuak ohar batean azaldu duenez, 1976an eraikitako zubia biziberritu ahal izan dute "Gipuzkoan trafiko astun eta berezi gehien duen puntuetako batean".

Uztailaren 25etik irekita zegoen 'bypass'arekin bideratu dute trafikoa azpiegituran konponketak egin dituzten bitartean.