Itxi

Denboralea

5.174 tximista eta 120 kilometro orduko haize-boladak utzi ditu larunbateko ekaitzak EAEn

EITB Media

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu zuen arratsaldeko bostetatik gaueko hamarrak arte euriteengatik, Euskal Autonomia Erkidegoa hego-mendebaldetik iparraldera zeharkatu zuen frontearen ondorioz.

Ekaitza sortzen, Araban. Argazkia: Ibon Txoperena Saez.

Larunbatean, DANA (Goi-geruzetako depresio isolatu) batek 5.174 tximista utzi ditu Euskadin larunbat arratsalde-gauean, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak bildutako datuen arabera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu zuen arratsaldeko bostetatik gaueko hamarrak arte euriteengatik, Euskal Autonomia Erkidegoa hego-mendebaldetik iparraldera zeharkatu zuen frontearen ondorioz.

Ekaitzekin batera karga elektriko handia izan zen: 2.283 tximista erregistratu ziren Bizkaian, 2.173 Araban eta 718 Gipuzkoan.

Lurrazala ukitu duten tximista kopuru handia izan den asteko hirugarren eguna izan da, aurretik ostegunean 3.438 tximista zenbatu baitziren eta 1.377 asteazken gauean.

Karga elektriko horrez gain, ekaitzekin batera haize-bolada gogorrak izan ziren, hala nola Bizkaian erregistratutakoak, 120 km/h-rainokoak Urduñan edo 115 km/h-rainokoak Oizen.

Eroritako ur kopuruari dagokionez, Euskalmeten datuen arabera, Sodupen (Bizkaia) metro koadroko 15 litro jaso ziren hamar minutuan, 13 litrotik gora Igorren eta 11 baino gehiago Getxon. Ekaitzak oso gogorrak izan ziren, baina nahiko laburrak; izan ere, Igorren, adibidez, 18,6 litro pilatu ziren ordubetean.

Arratsaldeko azken orduan, ekaitzak Gipuzkoara iritsi ziren. Bertan, 99 kilometro orduko haize-boladak izan ziren Donostian, eta ordubetean 18 litro baino gehiago bota zituen Zestoan eta ia 17 litro Zarautzen.

Albisteak (1)