Nafarroa
Lizarran astelehenetik desagertutako 84 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute Ega ibaian
agentziak | eitb media
Igande honetan aurkitu dute, 11:36an, bilaketa ibaiaren inguruan bereziki egin ostean.
Astelehenetik desagertuta zegoen 84 urteko gizonezkoaren gorpua aurkitu dute Nafarroako Gobernuko erreskate taldeek Ega ibaian, Zubielki parean.
Larrialdietako iturriek jakinarazi dutenez, familiak larunbat arratsaldean eman zuen abisua, gizona desagertuta zegoela jakinarazteko. Gizonaren gorpua igande honetako 11:36an aurkitu dute, bilaketa ibaiaren inguruan bereziki egin ostean.
Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia eta behin betiko identifikazioa egin diezaioten.