Trafikoa
Bi pertsona zauritu dira bost autoren eta autobus baten arteko istripuan, Deban
EITB Media
Bi zaurituak Mendaroko Ospitalera eraman dituzte artatu zitzaten. Istripuaren ondorioz AP-8a itxirik egon da Bilborako noranzkoan eta 2 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Halere, 16:00 pasatxo zirenean atzera zabaldu dute errepidea.
Bi lagun zauritu dira igande honetan AP-8an Deba parean bost autoren eta autobus baten artean izandako istripuan, Segurtasun sailak baieztatu duenez.
Istripua 15:00ak jota gertatu da, Ap-8an Bilborako noranzkoan. Antza, askoren arteko talka izan da bost autoren eta autobus baten artean eta horietan zihoazen bi lagun zauritu egin dira. Handik gertu dagoen Mendaroko Ospitalera eraman dituzte, bertan arta zitzaten.
Istripuaren ondorioz AP-8a itxirik egon da Bilborako noranzkoan eta 2 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Halere, 16:00 pasatxo zirenean atzera zabaldu dute errepidea.