Kargatzen...
Itxi

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek 45 urteko bere bikotekidea hil du Castellon

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Biktimarekiko urruntze-agindua ezarrita zuen ustezko erasotzaileak. Hilketa izan eta gutxira, gizonezkoak bere burua entregatu du Bartzelonako polizia-etxe batean eta egindakoa aitortu du.

Castello de la Plana, gaur. Argazkia: EFE

Gizonezko batek 45 urteko bere bikotekidea hil du Castello de la Plana (Castello) hirian. Espainiako Polizia Nazionaleko agenteek aurkitu zuten emakumearen gorpua, etxebizitza batean, atzo iluntzean.

Valentziako Gobernuko iturriek baieztatu dutenez, ustezko erasotzaileak bere burua entregatu zuen Bartzelonako komisaria batean eta hilketa aitortu zuen. Ordutik, atxilotua dago eta ondorengo orduotan eramango dute epailearen aurrera.

Biktimarekiko urruntze-agindua ezarrita zuen gizonezkoak.