Emakumeen aurkako indarkeria
Rafa Mir futbolaria atxilotu dute, sexu-erasoa leporatuta
agentziak | eitb media
Emakume batek salatu du futbolariak eta beste gizon batek (geroago atxilotua) sexu-erasoa egin ziotela berari eta bere lagun bati.
Guardia Zibilak Rafa Mir Valentzia CF-ko futbolaria atxilotu du sexu-erasoa leporatuta, eta bihar epailearen esku utziko dute, EFE albiste-agentziak ikerketako iturriak aipatuta jakinarazi duenez.
25 urteko emakume batek salatu zuenez, beste emakume batekin batera (21 urtekoa) joan zen futbolariaren etxera, eta bertan Rafa Mirrek eta beste gizon batek sexu-erasoa egin zieten. Emakumea ospitalera joan zen erasoa jasan ostean.
Futbolaria eguerdia aldera atxilotu dute, eta beste ustezko erasotzailea, arratsaldean.
Futbol taldeak ez du gertakariaren inguruko adierazpenik egin nahi izan, eta "zuhurtzia" eskatu du.