Indarkeria matxista
Gizon batek bikotekidea hil du Madrilen
Agentziak | EITB Media
Gizonak autoarekin kolpatu zuen emakumea, astelehenean, eta astearte honetan hil da, ospitalean.
Gizon batek bikotekide ohia hil du Madrilen, Entrevias auzoan. Emakumea (33 urte) autoarekin kolpatu zuen gizonak, astelehenean, eta gaur hil da. Ustezko hiltzaileari homizidioa egotzi diote.
Erasoa astelehenean jazo zen, 16:30ean, biak auto baten barruan zeudenean. Antza denez, une batean emakumea ibilgailutik jaitsi zen, baina gizonak martxan jarri zuen autoa, eta hainbat metroz arrastaka eraman zuen andrea, leihoari helduta zegoela.
Horren ondorioz, emakumea erori egin zen, eta kolpea eman zuen buruan.
Gizonak bertatik ihes egin zuen, baina ondoren itzuli egin zen eta bere burua entregatu zion Poliziari.
Agenteek hiru delitu egotzi dizkiote erasotzaileari: homizidioa, bide segurtasunaren aurkako delitua eta emakumeari laguntza ukatu izana.