Itxi

GIPUZKOA

Euskal Diasporaren Eguna ospatuko dute gaur Oñatin

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Boiseko (Idaho, AEB) Estatu Unibertsitateko ikasle eta irakasleen lehenengo egonaldi programa bertan egin zuten duela 50 urte, eta horregatik aukeratu dute Gipuzkoako udalerri hori ospakizunerako.

2019ko Diasporaren Eguna. Argazkia: EFE

Oñatin (Gipuzkoa) ospatuko dute, gaur, 2024ko Diasporaren Eguna, eta, besteak beste, Imanol Pradales lehendakaria izango da bertan.

Asteazkenean aurkeztu zuten programa Ander Caballero Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusiak eta Izaro Elorza Oñatiko alkateak.

Boiseko (Idaho, AEB) Estatu Unibertsitateko ikasle eta irakasleen lehenengo egonaldi programa bertan egin zuten duela 50 urte, eta horregatik aukeratu dute Gipuzkoako udalerri hori ospakizunerako.

Larraña auzoko Eltzia eraikinean egingo dute festako ekitaldi nagusia, eta ondoren erakusketa bat inauguratuko dute eraikin horretan bertan.

Gaurko ekitaldietan, 1974-1975 ikasturtean bertan parte hartu zuten batzuk izatea espero dute, baina egitaraua ez da egun honetara mugatu; izan ere, ostiralean, Iñaki Galdosen Abentura bat baino askoz gehiago liburua aurkeztu zuten, Udalak argitaratua eta urteurrenarekin lotuta dagoena.