Itxi

Nafarroa

Iruñeko Udaltzaingoaren egoitzan piztutako suteak ez du egitura kaltetu

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Sutea asteartean piztu zen eraikinaren teilatuan. Inor ez da zauritu eta kalte materialak eraikinaren estalkian izan dira. Ikerketa zabalik dago.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Asteartean Iruñeko Udaltzaingoaren egoitzaren teilatuan piztu zen suak ez du eraikinaren egitura kaltetu. Iruñeko Udalak jakinarazitakoaren arabera, ez da zauriturik izan eta kalte materialak eraikinaren estalkian soilik gertatu dira.

Hala, Joseba Asiron alkateak adierazi du momentuz ez dela aurreikusten Udaltzaingoa eta eraikinean dauden bestelako udal-zerbitzuak lekuz aldatzea, nahiz eta asteazkenean Herritarren Arretarako Bulegoa itxita egon, "zuhurtzia printzipio batengatik", airearen kalitatea ebaluatu arte.

Perituak sua zerk piztu duen ikertzen ari dira. Lehen hipotesien arabera, teilatuan hasi da, eguzki plakak dauden inguruan.

Udala aseguru konpainiekin harremanetan jarri da kalteak zenbatzeko eta  konponketak lehenbailehen egiteko.

Bideoak (2)