Kargatzen...
Itxi

HARRAPAKETA

Gidari batek bi pertsona harrapatu ditu Asuako biribilgunean, Erandion

EITB MEDIA

Ibilgailu batek gizon bat eta emakume bat harrapatu ditu Erandion, Asuako biribilgunean, 06:30ean. Zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.

Harrapaketa izan den tokia. EITB MEDIA

Bi pertsona zauritu dira Asuako biribilgunean (Erandio) auto batek harrapatuta izandako istripu batean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 06:30ean gertatu da, BI-604 errepidean, Asuako biribilgunetik gertu. Auto batek gizon bat eta emakume bat harrapatu ditu bertan.

Istripuaren ondorioz, bi pertsona zauritu dira, eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.