Bizkaiko golkoa
Marea bizi bereziki altuak iragarri ditu Aztik datorren asterako
EITB MEDIA
Bizkaiko golkoa abisupean egongo da irailaren 17tik 20ra, 17:00ak eta 20:00ak bitartean.
AZTI zentro zientifiko eta teknologikoak sare sozialen bidez ohartarazi du marea bizi oso altuak egongo direla datorren astean.
¿ Aviso sobre las mareas vivas en el golfo de Bizkaia
— AZTI (@azti_brta) September 12, 2024
¿ Del 17 al 20 de septiembre, se prevén pleamares excepcionalmente altas entre las 17:00 y las 20:00. Te compartimos las previsiones para las principales localidades. #mareasvivas #Oceanografía
Va mini ¿
Iragarri dutenaren arabera, Bizkaiko golkoan izango dute eragina irailaren 17tik 20ra. Aurreikusi dutenez, 17:00ak eta 20:00ak bitartean egongo da arriskurik handiena, marea gora denean.