Nafarroa
Gidabaimena 1988tik iraungita zuen gizon batek positibo eman du drogetan eta alkoholean, Antsoainen
agentziak | eitb media
Kokainan, cannabisean eta alkoholean eman du positibo, furgoneta gidatzen ari zela geldiarazi ostean.
Espainiako Poliziak eta Foruzaingoak 1988tik gidabaimena iraungita zuen eta drogak eta alkohola atzemateko proban positibo eman duen 54 urteko gizon bat atzeman du ostiral arratsaldean Antsoainen.
Foruzaingoak sare sozialetan zabaldu duenez, Espainiako Poliziak geldiarazi du, eta Foruzaingoari deitu dio ondoren, gidabaimena 1988tik berritu gabe zuela ikusi eta gero.
Gidariak positibo eman du kokainan, cannabisean eta alkoholean, eta ibilgailua immobilizatu diote. Gidabaimena iraungita izateagatik 200 euroko isuna jarri diote, kokainan eta cannabisean positibo emateagatik 1.000 euroko isuna jarri eta 6 puntu kendu dizkiote, eta alkoholean positibo emateagatik 500 euroko isuna jarri eta 4 puntu kendu.