Ezbehar larria
Emakume bat hil da Azpeitian, auto baten eta suhiltzaileen kamioi baten arteko istripuan
EITB MEDIA
16:10ean gertatu da ezbeharra, GI-631 errepideko 10. kilometroan, Azpeitian, Zumarragarako noranzkoan, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. 20:00ak arte itxita egon da errepidea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Emakume azkoitiar bat hil da arratsaldean GI-631 errepidean, Azpeitian, horrek zeraman autoak eta suhiltzaileen kamioi batek aurrez aurre jo ostean, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
16:10ean gertatu da ezbeharra, GI-631 errepideko 10. kilometroan, Azpeitian, Zumarragarako noranzkoan, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.
Ertzaintza, osasun langileak eta Osakidetzako helikoptero bat bertaratu dira. Auto gidariak zauri oso larriak zituen, eta ezbeharra gertatu den tokian bertan hil da.
Bestalde, kamioian zihoazen lagunetako bat zaurituta eraman dute Galdakaoko Ospitalera, helikopteroz.
Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan, eta auto ilarak sortu dira. 20:00etan ireki dute erabat.