Lan-istripua
Langile bat oso larri zauritu da olioarekin erreta, Mutiloako (Aranguren) jatetxe batean
agentziak | eitb media
Emakumeak erredurak egin ditu buruan, enborrean, besoetan eta hanka batean, irakiten zegoen olioa gainera erorita.
47 urteko emakume bat oso larri zauritu da bart Mutiloako (Aranguren) jatetxe batean, olioarekin erreta.
Emakumeak erredurak egin ditu buruan, enborrean, besoetan eta hanka batean, irakiten zegoen olioa gainera erorita.
SOS Nafarroa 112 larrialdietarako zerbitzuak 22:45 aldera jaso zuen ezbeharraren berri, eta foruzainak eta osasun langileak bertaratu ziren.
Emakumea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten anbulantzian, eta oso larri omen dago.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.