Itxi

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Bertan behera geratu da 'Pelicot auzia'ren epaiketa, akusatuaren osasun egoera zein den jakiteko

AGENTZIAK | eitb media

Leer en Castellano

Besikulan harria duela argudiatu du, eta abokatuak adierazi du ez dela trikimailua. Emakumeak mezua bidali nahi izan die sexu indarkeriaren biktima guztiei: "Ez zaudete bakarrik".

Vaucluseko Zigor Auzitegia. Argazkia: EFE

Dominique Pelicot emaztea beste gizon batzuek bortxatzeko drogatzen zuen gizonaren aurkako epaiketa bertan behera geratu da hasi eta segituan, akusatu nagusia ez baita bertaratu osasun arrazoiak direla eta. Orain, mediku taldea osatuko dute, akusatu nagusiaren benetako osasun egoera zein den jakiteko.

Roger Aratak, Vaucluseko Zigor Auzitegiko presidenteak, iragarri du epaiketa bertan behera geratu dela, abokatuekin bildu eta Dominique Pelicot hurrengo saioetara joan ahal izango den erabakiko duten mediku taldea aukeratzeko.

Beatriz Zavarro akusatuaren defentsa abokatua kexu zen duela astebete baino gehiago ohartarazi zutelako gaixotasunaz, eta azken orduetara arte ez diotelako tratamendurik eman.

Zavarroren arabera, Dominique Pelicotek harria du besikulan, eta giltzurruneko infekzioa du.

Azken egunotan bezalaxe, abokatuak esan du akusatua deklaratzeko irrikaz dagoela, gaixotasuna ez dela trikimailu bat, eta inork ez duela nahi epaiketa atzeratzea.

"Ez zaudete bakarrik"

Bestalde, Gisele Pelicotek, bortxatua izan zen emakumeak, mezua bidali die mundu osoan sexu-indarkeriaren biktima izan direnei: "Ez zaudete bakarrik".

"Zuei guztiei esker dut borroka hau bururaino eramateko indarra. Borroka hau sexu-indarkeriaren biktima izan diren pertsona guztiei eskaintzen diet. Biktima horiei guztiei esan nahi diet begira dezatela ingurura, ez zaudete bakarrik", esan du.

Gaurko auzi saioa hasi baino minutu batzuk lehentxeago egin ditu adierazpenok.

 

Albisteak (2)