Itxi

Sutea

Sutea piztu da Donostiako eraikin batean eta hainbat pertsona atera behar izan dituzte

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Sua bart piztu da Intxaurrondon, iraganean meteorologia institutua izandako eraikinean. Suhiltzaileek garrak itzali dituzte eta ez da inor zauritu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donostiako Intxaurrondo auzoko eraikin batetik hainbat pertsona atera behar izan dituzte, bart sutea piztu baitzen. Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, suhiltzaileek garrak itzali dituzte eta ez da inor zauritu.

Sutea 23:00ak aldera piztu da iraganean meteorologia institutua izandako eraikinean. Suhiltzaileek ordubete inguru behar izan omen dute garrak itzaltzeko.

Hainbat pertsona zeuden su hartu duen eraikinaren barruan —Udalak ez du zehaztu zenbat—, eta horregatik atera behar izan dituzte. Hala ere, ez da inor zauritu.

Udaltzaingoak ikerketa abiatu du sutea nola piztu den argitzeko. Lehen balorazioaren arabera, nahita eragindakoa izan daiteke.

Bizilagunek ETBri azaldu diotenaren arabera, eraikin abandonatu horretan etxegabeak bizi dira.

Bideoak (1)