EZBEHARRA
52 urteko gizon bat ospitaleratu dute Tuteran, etxeko sukaldean piztutako sutearen kea arnasteagatik
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Sutea 17:00etan piztu da Domingo Gaztelu kaleko etxebizitza batean. Zauritua pronostiko erreserbatuarekin ospitaleratu dute.
Tuterako Reina Sofia ospitalera eraman dute gaur arratsaldean 52 urteko gizon bat, etxeko sukaldean piztu den sutearen kea arnasteagatik.
Domingo Gaztelu kaleko etxe batean piztu da sua 17:00ak aldera, larrialdietako iturriek jakitera eman dutenez.
Tuterako suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Udaltzaingoa bertaratu dira eta zauritua ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.