Itxi

Sutea Bizkaian

78 urteko gizon bat larri zauritu da Muskizen izandako sute batean, kea arnastuta

EITB Media

Leer en Castellano

Garrak gauerdia pasatxo piztu dira etxebizitza batean. Gizonaz gain, bi pertsona eta txakur bat artatu behar izan dituzte, horiek ere kea arnasteagatik. Etxebizitzak kalte material handiak ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

78 urteko gizon bat larri zauritu da Muskizko (Bizkaia) etxebizitza batean izandako sutean, kea arnastuta. Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Eusko Jaurlairtzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, sua 00:00ak inguruan piztu da, Glorieta kaleko etxe batean.

Abisua jasota, suhiltzaileak, Ertzaintza eta osasun zerbitzuak bertaratu dira. Suhiltzaileek etxebizitzaren jabea eta txakurra erreskatatu behar izan dituzte, eta lehen sorospenak egin. Gerora, baina, gizona erietxera eraman dute, erredurak baitzituen eta kea arnastuta intoxikatu baita. 

Gizonaz gain, beste bi pertsona artatu dituzte, kea arnasteagatik. 

Sutea 01:00ak aldera amatatu dute. Etxebizitzan kalte material handiak izan dira, suhiltzaileen arabera. 

Bideoak (1)