Itxi

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Alerta laranja haizeagatik, osasun itunaren bilera eta Euskadi literatura sariak

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Haizearen ondorioz apurtutako arbola bat, Bilbon. EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Alerta laranja haizeagatik: Nafarroako Erribera kenduta, ia Euskal Herri osoa alerta laranjapean izango da gaur, haize ufada gogorrak etorriko baitira. Haizeguneetan 120 km/h-ko boladak gaindi daitezke. Hala, badaezpadako neurriak hartu dituzte agintariek: parkeak itxi dira, eta herritarrei gomendatu diete loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak kentzea, eta aldamioak, garabiak eta obretako beste elementuak ziurtatzea.

- Osasun itunaren bilera: Alberto Martinez Osasun sailburua buru dela, gaur egingo dute osasun itunaren bigarren bilera, Biogipuzkoa osasun ikerketa institutuaren egoitzan. Partehartzaileak —Eusko Jaurlaritza, alderdi politikoak, sindikatuak, patronala, osasun-arloko elkargo profesionalak, pazienteen elkarteak eta unibertsitatea— euskal osasun sistemaren diagnosia adosten saiatuko dira. 1.000 orrialdeko dokumentu bat dute, ekarpenez josia. 

- Euskadi literatura sariak: Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2024ko Euskadi Literatura saridunak nor diren jakinaraziko du gaur. Zehazki, Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetako irabazleak iragarriko dituzte.