Burtzeñako liskarra
Espetxera Barakaldoko tiroketagatik atxilotutako seigarren pertsona, ospitaleko alta jaso ondoren
Agentziak | EITB Media
Atxilotua Basurtuko Ospitalera eraman zuten istiluetan min hartu ostean eta, asteazkenean ospitaletik irten ondoren, Barakaldoko guardiako epaitegiaren esku utzi dute, eta hark espetxeratzeko agindua eman du.
Barakaldoko (Bizkaia) tiroketarekin lotuta atxilotutako seigarren pertsona espetxeratu dute, Basurtuko Ospitalean sendagiria eman eta gero. Ospitaleratuta zegoen irailaren 29an hildako bat utzi zuen tiroketa gertatu zenetik.
Atxilotua aipatutako ospitalera eraman zuten liskarrean min hartu ostean eta, asteazkenean ospitaletik irten ondoren, Barakaldoko guardiako epaitegiaren esku utzi zuten, eta hark espetxeratzeko agindua eman du.
Gainerako bost atxilotuak urriaren 2an sartu zituzten kartzelan, hilketa delitua eta hilketa saiakera bi delitu egotzita.
Konkretuki, hiru gizon eta bi emakume dira, ustez, Burtzeña auzoan izandako tiroketan parte hartu zutenak. Pertsona bat hil eta beste bi zauritu zituzten, kale berean bizi ziren bi familiaren arteko liskarrean. Hainbat bizilagunen arabera, aurretik ere bi familia horiek istiluak izan zituzten.
Epaileak fidantzarik gabeko behin-behineko askatasuna eman zion zazpigarren atxilotu bati, baina epaitegiaren aurrean agertu beharko du aldian-aldian eta deitzen dioten guztietan.
Gainera, guztiei kautelazko neurriak ezarri dizkie epaitegiak: 500 metro baino gutxiagora hurbiltzeko debekua eta bi zaurituekin harremanetan jartzeko debekua.