Itxi

Fenomeno elektromagnetikoa

Aurora borealek zerua argiztatu dute Euskal Herrian

EITB media

Leer en Castellano

Eskualde polarretan ohikoagoa den fenomeno elektromagnetikoa, besteak beste, Gasteizen, Hendaian, Karrantzan eta Ogoñon ikusi da.

Aurora boreala Ogoñon. Argazkia: Ander Abadia

Berriro jazo da. Maiatzean gertatu zen bezala, aurora borealek Euskal Herria argiztatu dute atzera ere. Eskualde polarretan ohikoagoa den fenomeno elektromagnetikoa, besteak beste, Gasteizen, Hendaian, Karrantzan eta Ogoñon ikusi da.

Adituek baztertu egin zuten egunotan aurora borealak ikusteko aukera, Lurrean ekaitz geomagnetiko handia dagoen arren. Hain zuzen ere, uste zuten hodeiek ez zutela horretarako aukerarik emango. Dena den, zenbait tokitan, ostarteak baliatuta, more koloreko laino edo lerroak ikusi dira.

Urte berean bi aldiz gertatu da

Esan bezala, maiatzean ere ikusi ziren aurora borealak Euskal Herrian, Izabatik, Ibarratik, Hondarribitik, Murgiatik, Hernanitik, Zuiatik, Armintzatik...

Galeriak (1)