Aurreikuspena
Udazken giro atsegina izango da nagusi asteburuan
EITB Media
Larunbatean, hodeiak izango dira nagusi, batez ere hegoaldean. Igandean, berriz, udazken giro atsegina nagusituko da.
Eguraldi lasaiarekin hasiko da asteburua. Behe-lainoak leku batzuetan ostiral eguerdira arte jasoko ez duen arren, ostarte zabalak izango dira nagusi, erdi-mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Arratsaldean, hodeiak ugaritu egingo dira, eta baliteke tanta batzuk egitea. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean zakartu egingo da. Tenperatura maximoak apur bat igoko dira.
Larunbatean, hodeiak izango dira nagusi, batez ere hegoaldean, eta tarteka euria egingo du bertan, arratsaldean eta gauean. Isurialde atlantikoan, euria gutxiagotan egingo du. Hego-haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura minimoak suabeak izango dira, eta maximoak 25 gradura hel daitezke isurialde atlantikoan.
Udazken giro atsegina nagusituko da igandean. Eguzkitsu hasiko da eguna, eta arratsaldean hodeiak iritsiko dira hegoaldetik. Hegoaldeko haizea suabe ibiliko da, eta tenperatura maximoak beste pixka bat igoko dira.