Itxi

Norvegiako ikerketa

Etxeko lanak banatzeak dibortzio arriskua areagotzen du

Erredakzioa

Etxeko lanak banatzen dituzten bikotekideen artean, ardura horiek emakumeek bakarrik hartzen dituzten bikoteetan baino % 50 altuagoa da dibortzio kopurua.

Bikote bat, parke batean. Argazkia: EITB

Etxeko lanak banatzeak kalte handia egin diezaioke gure bikotekidearekin dugun harremanari, Norvegian egin duten ikerketa baten arabera. Nova Gizarte Zientzien Institutuaren idatziaren arabera, dibortzio arriskua handiagoa da lanak banatzen dituzten bikoteetan.

Etxeko lanak banatzen dituzten bikotekideen artean, ardura horiek emakumeek bakarrik hartzen dituzten bikoteetan baino % 50 altuagoa da dibortzio kopurua.

Ikertzaileen arabera, bikoteen "modernitatea" da arrazoia. "Gaur egungo bikote modernoetan, emakumeek hezkuntza maila altua eta ondo ordaindutako lana izaten dituzte. Hortaz, burujabetasun ekonomiko handiagoa dute, eta dibortzioari aurre egiteko ahalmen handiagoa", azaldu dute.