nafarroa
Ghanako mutiko batek berriz ibiltzea lortu du Tantakaren elkartasunari esker
eitb media
Duela hiru urte, eroriko larria izan zuen, eta hezur-muineko edema bat eragin zion; ondorioz, hanketako mugikortasuna galdu zuen. Horren aurrean, Tantakak egindako diru-bilketari esker, 5.000 euro lortu zituzten Charlesen operazio- eta errehabilitazio-gastuak ordaindu ahal izateko.
Ghanako 12 urteko mutiko batek, Charles Asare izenekoak, berriz ibiltzea lortu du Tantaka Nafarroako Unibertsitateko Denbora Banku Solidarioaren elkartasunari esker, 5.000 euro lortu baitzituen Charlesen operazio- eta errehabilitazio-gastuak ordaintzeko.
Duela hiru urte, eroriko larria izan zuen, eta hezur-muineko edema bat eragin zion; ondorioz, hanketako mugikortasuna galdu zuen.
Dennis Yeboah apaizaren eskutik izan zuten horren berri Euskal Herrian, Nafarroako Unibertsitateko langileei kontatu baitzien. Hori jakindakoan, gurpil-aulki bat bidali zioten, mugikortasuna errazte aldera.
Hainbat proba mediko egin ostean, ebakuntza bati eta errehabilitazioari esker berriz ibil zitekeela ondorioztatu zuten medikuek. Tratamenduak 5.000 euroko kostua izango zuen, baina familiak ezin zun ordaindu.
"Beste behin ere, agerian geratu da elkartasunak ez duela mugarik, eta ekintza txikiek aldaketa handiak ekar ditzaketela", nabarmendu du Natalia Couto Tantakaren koordinatzaileak, eta eskerrak eman ditu "Charlesek berriro ibili ahal izateko bere aletxoa eman duten guztien eskuzabaltasunagatik".
Gracias a su increíble solidaridad y generoso apoyo, ¡comenzamos el año con la mejor noticia! Después de tres años de lucha, Charles ha vuelto a caminar. ¿ ¿¿¿¿
— Tantaka (@tantakaunav) August 31, 2024
¡Gracias por demostrar que la solidaridad no tiene límites! pic.twitter.com/rvEzzwGZTD