Unibertsitatea
Jaurlaritzak esan du unibertsitatera sartzeko azterketa-eredu berriak datorren astean egongo direla prest
Agentziak | EITB Media
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak "lasaitasuna" eskatu die ikasleei, aldaketa ez delako "oso handia" izango. Aurreko astean mobilizatu ziren, ikasturtea hasi eta hilabetera oraindik ereduak argitaratu gabe zeudela salatzeko.
Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak gogorarazi du unibertsitatera sartzeko probaren azterketa-eredu berriak datorren astean prest egongo direla, eta egungo formatuarekiko aldaketa gutxi izango dituela. Hori dela eta, "lasaitasuna" eskatu die ikasleei; aurreko astean mobilizatu ziren, ikasturtea hasi eta hilabetera oraindik ereduak argitaratu gabe zeudela salatzeko.
Sailburuak gogorarazi du, halaber, prozesu horren diseinua Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eskumena dela, eta Jaurlaritzak gai horretan "lagundu" egiten duela. Pedrosak azaldu duenez, bere sailak batzordeak sortu ditu "proba horiek diseinatzeko".
Aurreikuspenen arabera, ereduak "datorren asterako" izango dituzte prest irakasleek. Edozekin kasutan, EHUk baieztatu beharko du hori. Sailburuaren arabera, aldaketa "ez da oso handia" izango eta "apurka-apurka" sartuko da.