Itxi

Osakidetza

Basurtuko Ospitaleak paziente kirurgikoen mina semaforoen koloreekin kontrolatzeko sistema jarri du abian

EITB Media

Leer en Castellano

Erietxeko 10 unitatetan pantailak jarri dituzte Erizaintza geletan, eta hartara, osasun langileek ebakuntza izan duten gaixoen minaren maila egiazta dezakete, modu azkar eta errazean. Sistemari esker, mina neurtzen zaien pazienteen kopurua igo da eta, hortaz, hobetu egin dute emandako arreta.

Erizainak, mina kontrolatzeko jarri dituzten pantailei begira. Argazkia: Irekia

Berdea, "minik ez edo min arina" dutenentzat; horia, "min moderatua" duten gaixoentzat, eta gorria, "min handia" jasaten dutenentzat. Semaforoen koloreak erabilita, paziente kirurgikoen mina sailkatzeko eta kontrolatzeko sistema jarri du martxan Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak (Bilbo). 

Sistema martxoan jarri zuen abian Osakidetzak erietxeko 10 unitatetan, baina gaur eman dute horren berri, bihar, ostegunarekin, baita Minaren kontrako Nazioarteko Eguna. 

Sei hilabete horien emaitzen arabera, gora egin du egunero minaren balorazioa daukaten paziente kopurua (% 92 izatetik % 97 izatera igaro da). Horri esker, proiektuaren arduradunen arabera betiere, osasun langileek informazio gehiago dute "ebakuntza osteko minaren prebalentzia murrizteko eta pazientearen errehabilitazioa eta errekuperazioa errazteko hobekuntzak ezartzeko". Horrek, gainera, ebakuntza osteko erosotasuna hobetzen du. 

"Ikusezina dena ikusarazi dugu, hau da, mina ikusarazi dugu tratatu ahal izateko eta pazienteen bizi-kalitatea hobetuko dugu", azpimarratu du Valentin Crespo proiektuaren erizain arduradunak.

(Informazioa osatzeko lanean ari gara)