TRAFIKOA
N-1eko egoera bere onera etortzen hasia da Legorretan, errepidea zabaldu ondoren
EITB Media
Kamioi bat gurutzatuta gelditu da, eta ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira bi noranzkoetan, errepidea erabat itxita egon baita.
Kamioi batek istripua izan du gaur eguerdian N-1 errepidean, Legorreta parean (Gipuzkoa), eta, ondorioz, errepidea guztiz itxi dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 12:35ak aldera kamioi batek artaziarena egin du eta gurutzatuta gelditu da errepidean.
Ia bi orduz bi noranzkotan egon da itxita errepidea, eta auto-ilara luzeak sortu dira, bost kilometrorainokoak. 15:00ak aldera Donostiako noranzkoan erreietako bat zabaldu dute, eta handik gutxira, Gasteizera bideko biak.
17:45 aldera errepidea guztiz zabaldu dute berriro, istripua izan duen kamioia kendu ondoren.
Poliki poliki ibilgailuen joan-etorria arintzen badoa ere, oraindik ia bi kilometroko ilarak daude inguruan.