ISTRIPUA
Bi zauritu Gasteizen, anbulantzia baten eta auto baten arteko talkan
EITB MEDIA
Suhiltzaileek autoko gidaria ibilgailutik atera behar izan dute. Istripua goizaldeko 08:00ak aldera gertatu da, Zumakadi ibilbidean. Larrialdietarako ibilgailua horretarako prestatu dagoen erraietik zihoan, bidegurutzean jo dutenean.
DYAko anbulantzia batek auto baten aurka jo du gaur goizean, Gasteizen, larrialdi bat artatzera zihoala. Suhiltzaileek autoaren gidaria atera behar izan dute, eta bai bera baita anbulantziako gidaria ere zaurituta eraman dituzte, Radio Vitoriak jakitera eman duenez.
Ezbeharra goizeko 08:00k aldera gertatu da Adurtza auzoko Zumakadi ibilbidean, Gasteizen, larrialdietarako ibilgailua horretarako prestatu dagoen erraietik zihoala, bidegurutzean jo dutenean.
Istripuaren tokira Gasteizko suhiltzaileak bertaratu dira, zauritutako gidarietako bat askatu behar izan baitute, baita Udaltzaingoa eta anbulantzia bat ere.