Itxi

UHOLDEAK

Baiona natur hondamendi eremu izendatzea eskatu diote Frantziako Gobernuari

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Joan den osteguneko euriteei itsasgora batu zitzaien ostiralean, eta Errobi eta Aturriko arroek ezin izan zioten eutsi emariari. Ondorioz, urak hartu zituen Baionako erdiguneko toki ugari, kalte handiak eraginez.

Baiona, joan den ostiralean. Argazkia: EITB Media

Baiona natur hondamendi izendatzea eskatu dio hango Herriko Etxeak Frantziako Gobernuari, joan den asteko ostegunean eta ostiralean izandako uholdeek eragindako kalteak direla eta. Oraingoz, ez dute kalteen zenbakirik eman.

Bi egunotan, Aturri eta Errrobi ibaiek gainezka egin zuten Lapurdi hiriburuko hainbat  lekutan.  Jean Rene Etchegaray Baionako auzapezak ostiralean bertan iragarri zuen natur hondamendi eremu izendatzeko eskatuko zutela.

Erdiguneko hainbat kale erabat urpean geratu zen, eta hiria erabat blokeatuta geratu zen.