Itxi

Emakumeen aurkako indarkeria

20 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean pisukidea komunean grabatzeagatik

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Pisukidearen sekretuak zabaltzea leporatu diote.

Fustiñanako 20 urteko gizon bat atxilotu dute asteburuan Iruñean, pisukidea komunean grabatzeagatik.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, atxilotuari sekretuak zabaltzea egotzi diote. Biktimak babes-agindu bat eskatu zuen salaketa aurkeztearekin batera.

Asteburu honetan emakumeen aurka egindako delituengatik Foruzaingoak atxilotutako seigarren pertsona da. Hain zuzen ere, lau pertsona atzeman dituzte tratu txarrengatik, eta beste bat urruntze-neurri bat urratzeagatik, babestutako emakumearen ibilgailu berean zihoanean.