Sutea
Txatarra pila batek su hartu du Nervacero enpresan, Trapagaranen
EITB Media
Bi leherketa izan ostean, sutea hondakin metalikoak pilatzen diren eremu batean hasi da, eta ez zegoen langilerik bertan. Ondorioz, ez da inor zauritu, eta suhiltzaileek ez dute beharginik erreskatatu behar izan.
Suhiltzaileak lanean ari dira 20:15 aldera Trapagarango (Bizkaia) Nervacero enpresako txatar pila batean piztu den sutea itzaltzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Bi leherketa izan ostean, sutea hondakin metalikoak pilatzen diren eremu batean hasi da, eta ez zegoen langilerik bertan. Ondorioz, ez da inor zauritu, eta ez dute beharginik erreskatatu behar izan.
Gaueko hamarrak baino minutu batzuk lehenago, suhiltzaileek lanean jarraitzen dute garrak itzaltzeko, eta inguruko leihoak ixtea gomendatu dute.
#Trapaga ezbeharra konfinatuta dago, baina denbora asko beharko dugu itzaltzeko
— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) October 21, 2024
Haizearen norabidea ipar-mendebaldera aldatzea aurreikusi da, eta kea #Sestaora irits daiteke
Inguruan leihoak ixtea gomendatzen dugu
Lanean ari diren #suhiltzaileen dotazioak@112_SOSDeiak pic.twitter.com/HUuA5lyt0h