Itxi

Sexu-erasoak, Lapurdin

20 urteko gazte bat atxilotu dute Bokalen, 7 urteko adingabe bat bortxatzea egotzita

EITB Media

Leer en Castellano

Joan den igandean jazo zen, akusatua atxilotu egin zuten udaltzainek liskar baten berri izan zutenean. Bertaratutakoan, zenbait herritar gaztea jipoitzen ari zintzaizkiola ikusi zuten. Asteburuko bigarren sexu-eraso larria da, Angelun, larunbatean, 75 urteko emakume bati egindakoaren ondotik.

Georges Politzer kalea, Bokalen (Lapurdi), erasoa gertatu zen tokia. Irudia: EITB

20 urteko gazte bat inputatu dute Bokalen (Lapurdi), 7 urteko adingabe bat bortxatzea leporatuta.

Joan den igandean jazo zen, akusatua atxilotu egin zuten udaltzainek liskar baten berri izan zutenean. Bertaratutakoan, zenbait herritar gaztea jipoitzen ari zintzaizkiola ikusi zuten.

Prokuradoreak instrukzio-epaile baten esku utzi du auzia. Gaztea mozkortuta zegoen eta kolpeak jasota eraman zuten. Bi eguneko atxiloaldiaren ondotik auziperatzea erabaki dute.

Adineko bati erasoa, Angelun

Era berean, gizon bat atxilotu dute Angelun (Lapurdi) 75 urteko emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta, Baionako Fiskaltzak jakinarazi duenez.

Erasoa larunbat arratsaldean jazo zen. Fiskaltzaren arabera, gizonezkoak erosketa poltsak eramatea opatu zion emakumeari, eta, etxera autoz lagundu ostean, etxean bertan egin zion eraso.

Gizonak ihes egin zuen, eta biktimak larrialdi zerbitzuei deitu zien. Osasun langileek artatu behar izan zuten, bere egoera fisikoa eta psikologikoa zela eta.

Ustezko erasotzailea astelehenean hartu zuten atxilo, eta epaileak 24 orduz luzatu du atxiloaldia, izapide gehiago egiteko. Gizonak aurrekariak ditu beste delitu batzuengatik.