Itxi

GIPUZKOA

Martxan da Hernani eta Donostia artean trenen zirkulazioa, goizetik etenda egon ostean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

10:30ean, trenaren gurpiletako bat bere ardatzetik atera da, oraindik ikertzen ari dira zergatik, eta trena gelditu egin behar izan dute, segurtasunagatik. 11:25ean hasi dira bidaiariak ateratzen, eta 18:00ak arte egon da geldirik zerbitzua tarte horretan.

Renfeko langileak istripua jazo den tokian. EFE

Tren zerbitzua etenda egon da gaur Hernani eta Donostia artean, baina 18:00etan hasi da berriro martxan. 

Adifek EITBri azaldu dionez, 10:30ean atzeman dute Donostiatik zetorren trena geldiarazi duen matxura. Antza, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, gurpil bat bere ardatzetik atera da Martutene eta Hernani artean, eta zirkulazioa gelditu behar izan dute. 

117 pertsona zihoazen tren horretan, eta ez da inor zauritu. 11:25ean hasi dira trenetik denak irtenarazten, eta beste tren batean eraman dituzte Donostiara, Renferen tren geltokira. Adiferen esanetan, Donostia eta Andoain artean garraiobide alternatiboa eskaini dute, errepide bidez, bidaiarien joan-etorriak bermatzeko.

Matxuratutako trena trenbidetik kendu ondoren, 18:00ak aldera berrezarri dute trafikoa tarte horretan.