Itxi

trafiko istripuak

Bi emakume zauritu dira Beran izandako auto-istripuan, bat oso larri

eitb media

Leer en Castellano

Ezbeharra 13:00etan jazo da, N-121-A errepidean. 50 urteko emakumea oso larri zauritu da, eta 28 urteko gidaria larri dago.

Hondarribiko 50 urteko emakume bat oso larri eta Berriozarko 28 urteko bat larri zauritu dira, beren autoek aurrez aurre talka eginda, Beran. 

Ezbeharra 13:00etan jazo da, N-121-A errepideko 68. kilometroan, Bera parean. Emakumeetako bat ibilgailuan harrapatuta geratu da, SOS Nafarroak adierazi duenez. 

Biak bakarrik zihoazen beren ibilgailuetan. 

Oronozko eta Irungo suhiltzaileak, Lesakako osasun-talde bat, anbulantzia medikalizatu bat eta Osakidetzako anbulantzia medikalizatu bat joan dira istripua izan den tokira.

Hondarribiko emakumea Donostia Ospitalera eraman dute eta Berriozarkoa Bidasoa Irungo Ospitalera. 

Istripuaren ondorioz, N-121-A errepideko errei bat moztuta geratu da, Iruñeko noranzkoan, eta horrek auto-pilaketak eragin ditu bi noranzkoetan. 17:30ean etorri da zirkulazioa bere onera.