Itxi

Eguraldia

Ekaitzaren ostean, barealdia

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ostarteak eta tenperatura atseginak espero dira Euskal Herrian aste osorako.

Arkaia. Argazkia: Guillermo Agirre

Goi-geruzetako depresio isolatu batek euria gogotik ekarri du egunotan gurera, baina badirudi eguraldiak egonkortzera egingo duela bihardanik. Gernikan, Urriko Azken Astelehenak ospakizunez eta festa giroz jantziko du herria astelehen honetan, eta eguraldia lagun izango dute bertakoek eta bisitariek. Izan ere, lehorra izango da biharko eguna, eta tenperatura aldetik ere, atsegina: 9-10 gradu inguruko minimoak eta 16-17ko maximoak.

Nafarroako hegoaldean, baina, zertxobait nahasiagoa izango da giroa, eta baliteke oraindik ere euri pitin bat egitea.

Asteko joerari dagokionez, egunetik egunera gora egingo dute termometroek. Asteartean, ostarteak nagusituko dira zeruan, eta barrualdean kostaldean baino pare bat freskoagoak izango dira tenperaturak.

Asteazkenerako ere, antzeko giroa espero da, Arabako eta Nafarroako hegoaldean salbu. Bertan, hodei gehiago egongo dira, eta zaparradak ere bota ditzake.

Ostegunean, ordea, giro eguzkitsua izango da han eta hemen, eta beste koska bat gora eginda, 19-20 graduren bueltan egongo dira termometroak.

Itxuraz, ostiralak eta asteburuak ere giro lasaia ekarriko dute.